OROZKOESKOLA

IDAZKARITZA

Orozko Harana Eskola

BEKAK

  1. Aurreko ikasturtean beka ONARTU zieten ikasleek:

Irailak 8an beka inprimakia etxera eramango dute gutunazal batean.

Datu guztiak ondo daudela ziurtatu, ondo badaude sinatu eta eskolara bueltatu. On line baieztatzeko aukera ere badago eta kasu horretan ez da eskolara bueltatu behar .

Daturen bat falta bada edo txarto badago inprimakian bertan zuzendu eta eskolara bueltatu.

Dokumenturen bat gehitu behar baduzue fotokopia gutunazalaren barruan bekarekin batera bueltatu.

Edozein zalantza izanez gero telefonoz deitu, e-mail bat bidali.

  1. Aurreko ikasturtean beka EZEZTATU zieten ikasleak eta aurten eskatu nahi dutenak:

Eskolara deitu hitzordua  adosteko.

  1. Beka LEHEN ALDIZ eskatzen duten ikasleentzat:

Eskolara deitu hitzordua  adosteko.  Honako dokumentazioa behar da: erroldatzea, familia liburua, gurasoen NAN- NIE- pasaportea, baldin badago banaketa konbenioa.

  1. Deialdian hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak dituzten ikasleei zuzendutako ikasketa eta subsidioen atal bat ere badago.
esperientzia

Gure eskolak urte askotako esperientzia du haurrei etorkizun arrakastatsua lortzen irakasten.

dibertigarria

Dibertsioa eta atsedena ezinbesteko zutabea da gure haurrentzako zentroan. 

JANTOKIA

Jangela neurri sanitario eta kalitatezko guztiak betetzeko prestatua.

ikasketak

Orozkoeskolan garrantzi handia ematen diegu ikasketei eta haurrek jolas eta ariketen bidez ikasteko moduari.

Orozko Harana Eskola ZERBITZUAK

Orozko Harana Eskola JANTOKIA

JANTOKIA

ARDURADUNA: Karle Gabikagoxeaskoa

KONTAKTUA: jantokia@orozkoeskola.com

ORDAINKETA

  • Eguneko menuaren prezioak Hezkuntza Sailak ezarritakoak dira:
    • Garraiatuak: 3,30 €.
    • Ohiko ez garraiatuak eta 2 urtekoak: 4,60 €
    • Noizbehinka datozenak: 5,20 €.
  • Ohiko bazkaltiarra izateko, astean behin sistematikoki egun berdinean erabili beharko du jantokia. Egun solteetan geratzen direnak noizbehinkako bazkaltiarrak dira.
  • Jantokiko erreziboak hurrengo hileko lehen astean pasatuko dira. Hilero kuota berdina pasatuko da: urte osoko jantoki erreserba egunak 9 kuota berdinetan banatuta.
  • Bost egun jarraian falta izanez gero %50 deskontatuko da eta deskontu hori ikasturteko azken kuotan gauzatuko da.
  • ARAUAK
      • Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunak gurasoei jakinaraziko die. Portaera desegokia errepikatzen bada, AJA-n adostutako neurri zuzentzaileak ezarriko zaizkio. 
  • IRTEERAK:

Irteerak leku berdinetatik izango dira.

Familiek ere sartzeko aukera izango dute.

Orozko Harana Eskola GARRAIOA

  • GARRAIOA

    Goizetan: ikaslea eskolara ez badator abisatu zaintzailea.

    Mesedez, puntualak izan. Autobusak ezin du ikasleen zain egon!!

    Arratsaldetan: gurasoaren batek ikaslea berarekin eraman nahi badu, zaintzaileari esan behar dio autobus geralekuan.

    Autobuseko zaintzaileak:       Loli Uriondo

                                                   Eguzkiñe Astobiza

                                                   Nerea Larrori

    Zaintzaileen telefonoa behar baduzue eskatu eskolan.

ZORRIAK

  • Gelan kasuren bat egonez gero, familiak jakitunaren gainean jarriko dira.
  • Bestalde, zuen seme-alaben buruetan zorriak topatuz gero, eskolan abisatu, mesedez, beste familiak ere jakitun jartzeko eta euren zabalkuntza ekiditeko.
  • Parasitoen kontrako produktuak zorriak edo bazpiek daudenerako bakarrik dira; ez dute balio kutsapena ekiditeko.
  • Gogoratu komenigarria dela umeen burua astean behin begiratzea.

MATRIKULA 2022-2023

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera eskola orduetan

TELEFONO ZENBAKIA

Tel. 946339615

E-MAILA

idazkaritza@orozkoeskola.com

LINK-A

https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

AURRE-MATRIKULAZIO EPEA (IKASTETXEAN): urtarrilaren 17tik 28ra

AURRE-MATRIKULAZIO EPEA (ON-LINE): urtarrilaren 17tik 28ra

ZIURTAGIRIAK: Matrikula ziurtagiriak emailez eskatu.

© 2023, Orozkoeskola.eus All rights reserved. 

Ibaiondo Kalea, 6, 48410 Orozko, Bizkaia | 946 33 96 15 | info@orozkoeskola.eus