OROZKOESKOLA

ilusioak eta konpromisoak bereizten gaitu

ONGI ETORRI Orozko Harana Eskola

AZKEN BERRIAK

Laster blogeko artikulu berriak argitaratuko ditugu eskolako albiste eta aktibitate bereziekin

IMG20230314121602-1024x768

MARTXOAK 8 MURALA

Andren nazioarteko eguna dela eta, eskolako Hezkidetza Proiektuaren  eta udalaren arteko lankidetzan, mural bat sortu da. Eskolako umeak Izaskun Alonso Saratxaga artistarekin murala margotu dute. Animatu eta pasatu ikustera!

IMG20230215163014-1024x768

6. MAILAKOAK BARRIAN

Otsailaren 13tik 16ra LH6ko ikasleak Barriako euskal girotze barnetegian egon dira. Egonaldi honen helburuak euskararen erabilera indartzea eta talde kohesioa sendotzea dira. Ekintza asko egin dituzte eta itzel pasatu dute gure 6. mailako ikasleak!

film-gd5cf0d6d7_1280-1024x456

ZINEA EUSKARAZ!

Hilabete honen amaieran HH3tik LH6rako ikasle guztiak Donibane Aretora joango gara euskarazko filma bat ikustera.  Denon ardura da euskararen erabilera bultzatzea eta familiak ere animatu nahi ditugu  euskarazko ikus-entzunezkoak aukeratzera!

IMG20230314114952-1024x768

LIBURUAREN ASTEA

Oporretatik bueltan liburuaren astea ospatuko dugu. Honi lotutako ekintza asko izango ditugu bai HHn eta bai LHn. Gainera marrazkiak, komikiak, olerkiak eta ipunak sortuko ditugu eta eskolan irakurgai egongo dira guztientzat.

Gure eskola Orozko Harana

Orozko Harana Eskola haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Denontzat eta  denona. Euskara da gure hezkuntzaren ardatza. Hezkuntza inklusiboa eta euskalduna zutabe ditu gure ikastetxeak. Aniztasunean eta hezkidetzan konprometituta gaude. Berdintasunean eta kalitatean oinarrituta, ikasle guztien hezkuntza integrala garatzea da Orozko Harana Eskolaren helburua. Ezagutu gure ikastetxea! 

Orozko Harana Eskola

1665499332153-1-1024x612

Familia

Haurraren hezkuntza prozesuan familia eta eskolaren arteko elkarlana ezinbestekoa da.

Familiarekiko harremana giltzarri duen eskola da geurea.

 

 

 

23-1024x768

Izaera

HAURRAren garapen integrala da gure proiektuaren ardatza. Bera da ikasprozesuaren protagonista.

IMG20220317104730-1-1024x768

EUSKARA

Eskola eleanitza bada ere, EUSKARA da Orozko Harana ikastetxeko hizkuntza. Familiak eta eskolak batera har dezagun gure hizkuntza sustatzeko konpromisoa!

ORDEZKARITZA ORGANO GORENA

Euskara ardatz duen eta ikasle bakoitzaren beharrizanak erdigunean jartzen dituen hezkuntza eredua sustatzen dugu Orozko Eskola ikastetxean. Gure helburu nagusia ikasleak bizitzarako prestatzea eta horretarako oinarrizko konpetentziak garatzea da. 

GURE METODOLOGIAREN OINARRIAK: 

EUSKARA ARDATZ

IKASLEEN BEHARRIZANAK ERDIGUNEAN

BIZITZARAKO PRESTATZEA

OINARRIZKO KONPETENTZIAK GARATZEA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENA

Zer da OOG, Ordezkaritza Organo Gorena edo Eskola Kontseilua?

Eskola komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzeko organo gorena da. Espazio honetan eskola komunitateko ordezkari ezberdinek (familiak, irakasleak, zerbitzuetako langileak eta udala) parte hartzen dute eta euskal sare publikoko edozein ikastetxetan eragina duten erabakiak hartzen dituzte.

Gure eskolan 30 kidek osatzen dute. Bi urterik behin OOGko partaideen erdia berriztatzen da.

Eskola kontseiluaren barruan batzorde desberdinak daude (iraunkorra, azpiegitura, jantokia eta garraioa) eta egoerak hala eskatzen duenean erabakiak hartzeko gaitasuna dute.

OROZKO ESKOLA Instalazioak ETAGALERIA

GURE ARGAZKIAK IKASLEEN, IRTEERAK ETA IKASTETXE KANPO  

Ikasturteko gida / Egutegia / Ordutegia

OROZKOESKOLA.EUS 

© 2023, Orozkoeskola.eus All rights reserved. 

Ibaiondo Kalea, 6, 48410 Orozko, Bizkaia | 946 33 96 15 | info@orozkoeskola.eus