OROZKOESKOLA

familiak

Ikasleen ebaluazio saioak hiruhilero egingo dira.

IKASLEAK

2022/2023 ikasturteko egokitze aldia:

HH2ko ikasleak irailak 9an hasiko dira

9, 12 eta 13an 45 min izango da.

14 eta 15ean ordu bat

16 eta 19an ordu eta erdi

20 eta 21ean bi ordu

22 eta 23an goizez 9:15etatik 13:00 arte

26an jantokia hasiko da eta eskolako ordutegia jarraituko dute. 

FAMILIENTZAKO WEBGUNEA

IKASLEAK

ERABILTZAILEEN GIDA

SARRERAK IRTEERAK

  • SARRERAK:

HH eraikuntzan dauden taldeak, HH2A, HH2B, HH3, HH4, HH5, LH1A eta LH1B, gure patioko kantxan dagoen GERNIKA PLAZA ondoko sarreratik sartuko dira.

Familiek ere sartzeko aukera izango dute.

LH eraikuntzan dauden taldeak: LH2A, LH2B, LH3, LH4, LH5A, LH5B, eta LH6, ITXINA KALEKO erdiko sarreratik, sartuko dira.

Familiek ere sartzeko aukera izango dute.

Ateak 15 minutu lehenago irekiko dira.

  • IRTEERAK:

Irteerak leku berdinetatik izango dira.

Familiek ere sartzeko aukera izango dute.

GAIXOTASUN ETA ISTRIPUAK

  • GAIXOTASUN ETA ISTRIPUAK

    • Ikaslea ez agindu eskolara gaixo dagoen bitartean, beragatik lehenik eta baita bere ingurukoengatik ere.
    • Alergiak: ikasleak alergiaren bat badu, tutorea eta jantokiko arduraduna jakitun ipini.
    • Eskolan gaixotzen bada ezin diogu inolako botikarik eman. Pausu hauek jarraituko ditugu:
      • Guraso edo baimenduei deitu bere bila etor daitezen.
      • Gurasoak ezin ditugunean aurkitu eta larria bada, herriko anbulatoriora eroan eta medikuaren iritzia kontuan hartuko dugu.
      • Egoera larrietan 112ra deitu eta bertan emandako jarraibideak jarraituko ditugu.

ZORRIAK

  • Gelan kasuren bat egonez gero, familiak jakitunaren gainean jarriko dira.
  • Bestalde, zuen seme-alaben buruetan zorriak topatuz gero, eskolan abisatu, mesedez, beste familiak ere jakitun jartzeko eta euren zabalkuntza ekiditeko.
  • Parasitoen kontrako produktuak zorriak edo bazpiek daudenerako bakarrik dira; ez dute balio kutsapena ekiditeko.
  • Gogoratu komenigarria dela umeen burua astean behin begiratzea.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

OROZKOESKOLA.EUS

© 2023, Orozkoeskola.eus All rights reserved. 

Ibaiondo Kalea, 6, 48410 Orozko, Bizkaia | 946 33 96 15 | info@orozkoeskola.eus