OROZKOESKOLA

ilusioak eta konpromisoak bereizten gaitu

ONGI ETORRI Orozko Harana Eskola

AZKEN BERRIAK

Laster blogeko artikulu berriak argitaratuko ditugu eskolako albiste eta aktibitate bereziekin

P1130294-1024x768

ondo pasa uda!

Ikasturte eder honen ostean, irailean egongo gara denok bueltan, indarberrituta eta beste ikasturte bat ilusioz hasteko prest. Ondo pasa uda eta aprobetxatu motxila esperiantzia berriez betetzeko! Eskerrik asko ikasle eta familiei!

IMG-20230620-WA0011

Euskararen jaia

Ikasturte honetan euskararen erabilera handitzeko ekimen eta kanpaina desberdinak egin ditugu. Azken astean, urtean zehar egindakoa saritzeko ekitaldi polita antolatu da. Denok batera abestu dugu, ondoren kanpainarekin lotutako eskumuturrekoak egin ditugu eta amaitzeko dantza egiteko tartea ere izan dugu.

IMG-20230629-WA0009

Azken agurra 6. mailakoei

Ikasturtea amaitu da eta horrekin batera gure beteranoei agurra egitea tokatu zaigu. Jai oso polita izan dugu eskolan. Beste mailetako ikasleek eskulanak eta ikuskizunak eskeini dizkiete LH6koei. Oso momentu berezia izan da eta eskola guztia emozionatu da agurrean. Zorte on etapa berrian!

20230605_161037

LH4 eta LH5 Arantzan

LH4 eta LH5eko ikasleak Arantzan egon gara ekainean. Esperientzia itzela izan da. Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, txangoak egin ditugu, erromatar galtzadetan zehar ibili gara, espeleologo ere aritu gara eta abentura parkean tirolinetan izugarri ondo pasatu dugu. 

Gure eskola Orozko Harana

Orozko Harana Eskola haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Denontzat eta  denona. Euskara da gure hezkuntzaren ardatza. Hezkuntza inklusiboa eta euskalduna zutabe ditu gure ikastetxeak. Aniztasunean eta hezkidetzan konprometituta gaude. Berdintasunean eta kalitatean oinarrituta, ikasle guztien hezkuntza integrala garatzea da Orozko Harana Eskolaren helburua. Ezagutu gure ikastetxea! 

Orozko Harana Eskola

1665499332153-1-1024x612

Familia

Haurraren hezkuntza prozesuan familia eta eskolaren arteko elkarlana ezinbestekoa da.

Familiarekiko harremana giltzarri duen eskola da geurea.

 

 

 

23-1024x768

Izaera

HAURRAren garapen integrala da gure proiektuaren ardatza. Bera da ikasprozesuaren protagonista.

IMG20220317104730-1-1024x768

EUSKARA

Eskola eleanitza bada ere, EUSKARA da Orozko Harana ikastetxeko hizkuntza. Familiak eta eskolak batera har dezagun gure hizkuntza sustatzeko konpromisoa!

metodologia

Euskara ardatz duen eta ikasle bakoitzaren beharrizanak erdigunean jartzen dituen hezkuntza eredua sustatzen dugu Orozko Eskola ikastetxean. Gure helburu nagusia ikasleak bizitzarako prestatzea eta horretarako oinarrizko konpetentziak garatzea da. 

GURE METODOLOGIAREN OINARRIAK: 

EUSKARA ARDATZ

IKASLEEN BEHARRIZANAK ERDIGUNEAN

BIZITZARAKO PRESTATZEA

OINARRIZKO KONPETENTZIAK GARATZEA

ORDEZKARITZA ORGANO GORENA

Zer da OOG, Ordezkaritza Organo Gorena edo Eskola Kontseilua?

Eskola komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzeko organo gorena da. Espazio honetan eskola komunitateko ordezkari ezberdinek (familiak, irakasleak, zerbitzuetako langileak eta udala) parte hartzen dute eta euskal sare publikoko edozein ikastetxetan eragina duten erabakiak hartzen dituzte.

Gure eskolan 30 kidek osatzen dute. Bi urterik behin OOGko partaideen erdia berriztatzen da.

Eskola kontseiluaren barruan batzorde desberdinak daude (iraunkorra, azpiegitura, jantokia eta garraioa) eta egoerak hala eskatzen duenean erabakiak hartzeko gaitasuna dute.

OROZKO ESKOLA Instalazioak ETAGALERIA

GURE ARGAZKIAK IKASLEEN, IRTEERAK ETA IKASTETXE KANPO  

Ikasturteko gida / Egutegia / Ordutegia

OROZKOESKOLA.EUS 

© 2023, Orozkoeskola.eus All rights reserved. 

Ibaiondo Kalea, 6, 48410 Orozko, Bizkaia | 946 33 96 15 | zuzendaritza@orozkoeskola.eus